Toma los datos, toma la calle y ¡cambia las decisiones!

Nortzuk gara

Equipo

Jesusen Lagundiaren GKE gara. Garapenerako Lankidetzan ari gara, Loiolako Herrialdean (Euskadi eta Nafarroa).

Kristau espiritualitatean oinarrituta, giza garapenean eta justiziaren bilaketan konprometitutako herritarrak sortzeko lanean ari den orotariko boluntario- eta profesional-taldea gara. 

Bizi duten errealitatearekin konprometituta dauden herritarren aldeko apustua egiten dugu. Horregatik, mundu osoan, pertsona guztientzat justizia eta duintasuna gauzatuko diren mundu horren alde lan egiten duten talde eta kolektibo guztiei laguntzen diegu.

Prestakuntza, baliabideak eta laguntza eskaintzen dizkiegu gurekin mundu hori eraikitzeko lana partekatu nahi duten pertsona eta talde guztiei. Era berean, web hau bezalako eremu partekatuak eskaintzen ditugu, gizarteko beste sektore batzuekin sinergiak, aliantzak eta proposamen partekatuak sortzeko.

Alboan Logo Con Marco